Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika doinuei jarraiki soinketa egitea gustuko dutenak zorteko dira; bihar, maiatzaren 8an, larunbatarekin, aerobic maratoia antolatu baita Arbizuko kiroldegian. Maratoian parte hartu nahi dutenek arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera eman beharko dute izena kiroldegian bertan, maratoia 17:00etan hasiko baita. Hiru monitorek gidatuko dute aerobic maratoia: Arbizuko monitore Txuma Cuadrado irurtzundarrak, Bidane Iriartek (Irurtzun) eta Veronica Ocarizek (Iruñea). Haiek agindutako mugimenduak eta koreografiak osatu beharko dituzte izen ematen dutenek. Ekitaldia bukatutakoan Irurtzungo erritmo afrikarren taldeak ikuskizuna eskainiko du. Txuma Cuadradok aerobic maratoian aritzea animatu ditu sakandarrak, ongi pasatzeko eta aldi berean kirola egiteko plan aparta baita. Zenbat pertsona espero diren galdetuta, entrenatzailearen iritziz Sakanan aerobic maratoiek ez dute Iruñean bezalako arrakastarik eta aurten Altsasun klaseek jarraipenik ez izateak asko nabarituko da, baina taldetxo gogotsua bilduko dela espero du.