Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak astelehenean adostu zuen Arbizuko Baikor Worldwide SL enpresari 544.380 euro arteko bermea ematea. Arbizuko enpresak 907.300 euroko inbertsioa eginen du eta Sonagar (Sociedad Navarra de Garantía Recíproca) sozietatearen bidez hura estaltzeko %60 jasoko du. Baikor Worldwide SLk altzairu herdoilgaitzean biraketa-piezak egiten ditu moldekatze zentrifugo sistemaren bidez. Arbizuko lantegitik ateratzen diren produktuak petrolioaren edo hoditeria handien sektoreetan erabiltzen dira. Eginen duen inbertsioarekin ekoizpen ahalmena handitu nahi du enpresak. Horretarako gaitasun eta eraginkortasun handiagoko labe bat eskuratuko dute. Aval NavarraNafarroako Parlamentuak ekonomia suspertzeko eta krisiaren aurka borrokatzeko plana (2009-2011) onartu zuen azaroaren 6an, Foru Lege baten bidez, eta Aval Navarra plan horren baitan dagoen neurria da. Neurria Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak hitzartu zuten. Bermeei dagokienez, enplegua sortzeko inbertsioei sostengua ematea eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzea dute xede, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta. Horretarako, Nafarroako Gobernuak eta Sonagar sozietateak hitzarmena izenpetu zuten 2008ko azaroaren 25ean, eta hari jarraiki, sozietateak azterlan teknikoak eginen ditu, kasu bakoitzean bermea ematea komenigarria ote den edo ez ikusteko; gainera, enpresei bermeak emanen dizkie, Nafarroako Gobernuaren azpi-bermearekin.Sakanako beste bermeakEnpresa Inbertsioa BermeaBeriain Azpia 1.297.983 600.000 Zurgindegi bat 402.097 241.258 Mufabrik SL 312.800 187.680