Parte-hartzea aldarrikatu eta AHT salatuko dute bihar

Guaixe 2010eko ekainaren 4a

Iazko maiatzaren 10ean, Lizarragabengoan, eta maiatzaren 17an, Arbizun, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egin ziren. Bi herrietan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka azaldu ziren herritarrak. Galdeketa haiek gogoan, "herritarren parte-hartzearen defentsa eta AHT-ren inposizioaren aurka" egiteko jardunaldia antolatu dute bihar Arbizun. Bertako udalak, Lizarragabengoako Kontzejuak, Arbizuko Gazte Asanbladak eta AHT Gelditu! Elkarlanak antolatu dute jardunaldia. 11:00etan ekitaldi instituzionala izanen da. Arbizuko udaletxean Euskal Herrian herri galdeketak egin diren herrietako udal ordezkariei harrera eginen zaie. Eguerdian Arbizuko Udalak, ezohiko bilkuran, Nafarroako hainbat hautetsik adostutako mozioa aztertuko du. Hura despeditu ondoren hautetsi guztiek adierazpen bateratu bat publiko eginen dute. GertutikKoldo Flores LazkozLizarragabengoako Kontzejuko presidenteaIaz zergatik egin zenuten AHTren inguruko herri galdeketa?Orain bezala orduan ere ikusten zen proiektu izugarri bat zela. Proiektu hori herritarren beharrei ez ziela erantzuten ikusten genuen. Eta, bestetik, ikusita herritik pasatzeko arriskua zegoela, jendea kezkatuta zegoen inguruan sor zezakeen guztiarekin. Horregatik egin zen herri galdeketa.Herritar guztiei eragiten dienez, guk pentsatu genuen bazutela eskubidea entzunak izateko eta haien iritzia jasotzeko. Jasotzea eta beste zerbait gehiago ere. Bakoitza bere lekutik, errespetatua izan beharko lukeen iritzi bat ematea zela. Ordutik hona zerbait aldatu da?Praktikak proiektua bultzatu dutenek pausuak ematen jarraitzen dute. Krisiagatik badirudi proiektu honen guztiaren gelditze bat emanen dela. Guretako gelditzen den bitartean ona da, denbora gehiago ematen duelako erokeria hau gelditzeko. Zuek, ordea ez zaudete geldi.Galdeketen urteurrena dela eta atera nahi genuen, kaltetuak izan daitezkeen beste herri batzuk proiektu honen aurrean haien iritzia ematera animatu nahi genituzke. Egitaraua8:30ean     12 ordutako areto futbol txapelketa hasi. 11:00etan     Arbizuko udaletxean harrera instituzionala Euskal Herrian herri galdeketak egin diren herrietako udal ordezkariei.12:00etan     Arbizuko Udalaren ezohiko osoko bilkura. Nafarroako hautetsien sareari atxikiko zaio udal korporazioa. 12:30ean     Adierazpen bateratu bat jakitera emanen da.13:00etan     Auzatea. 20:00etan     Manifestazioa, Herriak erabaki du AHTri EZ!23:30ean     Kontzertuak.