Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko San Juanetan pilotazaleek gozatzeko moduko bi jaialdi izango dituzte aukeran. Aldabide Kirol Taldeak antolatu ditu, Arbizuko udalaren eta Nafarroako Kutxaren laguntzarekin. Larunbatean ibarreko afizionatuen lehia interesgarriak izango dira, eta astelehenean, aldiz, Aldabideko herriko txapelketako finalak jokatuko dira. Larunbatean, ekainaren 26an, larunbatarekin, biharko izarren txanda izango da. Sakanako pilotari afizionatuak ariko dira lehian, Aldabideko arbizuarrak artean. Partidak eguerdian jokatuko dira, 12:30ean, Arbizuko pilotalekuan. Aipatzekoa da partida batean Mikel Goñi pilotari profesionalak J. Zabaletaren laguntza izango duela Joseba ezkurdia eta Mendinuetaren kontra egiteko. Eta astelehenean, ekainaren 28an, Aldabide Elkarteko Herriko Txapelketako finalak jokatuko dira goizeko 10:30ean. Ondoren trofeoak banatuko dira. Afizionatuen jaialdia (larunbatean, 12:30ean)J. Ansotegi-Lukin - A. Mendinueta-I. BerjeraJ. Ezkurdia-O. Mendinueta - Mikel Goñi-J. Zabaleta