Anitz Eskisabel Barandiaran espetxeratuta

Guaixe 2010eko uztailaren 7a

Arbizun familia duen Anitz Eskisabel Barandiaran asteartean sartu zuten Martuteneko espetxean Espainiako Auzitegi Nazionalak hala aginduta. Ilbeltza erdialdean epaitu zuten bera eta beste 11 euskal herritar, tartean Mikeldi Diaz Aldama altsasuarra. Azken hori absolbitu egin zuten baina ez beste lau gazte. Haiei epaitegiak 6 urteko espetxe zigorra ezarri zien, ETArekin kolaboratu zutelakoan. Eskisabel zigor hori betetzeko sartu dute espetxean. Aurretik bi urte egon da preso. Ibon Fernandez Iradiri bere garaian atzemandako dokumentuetan oinarrituta hainbat polizia egin ziren. Mikeldi eta Anitz 2005eko otsailaren 9an atxilotu zituzten beste dozena bat pertsonarekin batera. Atxiloketa haiek guztiak Baltasar Garzon epaileak agindutako sarekada "prebentiboen" barruan kokatu ziren. Mikeldi eta Anitz atxilotu zituztenetik 2007ko ilbeltzaren 24 arte preso egon ziren.