Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizurekin senidetua dagoen Palestinako herriaren bizimodua da lanaren ardatzaLehen Hezkuntzari dagokion Garapenerako Hezkuntza II. Lehiaketako saria eskuratu berri du Arbizuko eskolak. Lehiaketa Nazioarteko Kooperazioarako Garapenerako Espainiako Agentziak eta Hezkuntza Ministerioak antolatu dute. Helburuak dira, besteak beste, hiritartasun global eta solidarioa sustatzea. Arbizuko eskola herria Palestinako Marda herriarekin senidetua dagoela baliatu du lehiaketara aurkeztutako proiektua egiteko. Lanean hasi aurretik, ordea, eskolako bi irakasle, udaleko kideak eta beste herriko hainbat erakundeko kidek Sodepaz gobernuz kanpoko erakundearen prestakuntza saioa jaso zuten. GauzatzeaArbizuko eskolako irakasleen nahia zen Marda herriko eskola batekin harremanetan jartzea eta hala zuzeneko hartu-emanaren bidez egitasmoa garatzea. Baina Israelek Palestinarrei jarritako blokeoak ezinezko bihurtu zuen asmoa. Udan, brigadisten bidez, helarazten saiatuko dira. Beste bide batetik jo zuten Arbizuko eskolakoek. 11 ikasleren laguntzarekin palestinarren bizimodua islatzen zuen ipuina idatzi zuten. Egitasmoa, ordea, ez zen ikastetxean gelditu. Ipuina abiapuntua izan da eta Udala, Zizkerte kultur elkartea, gurasoak eta herriko eragileek parte hartu zuten hura gauzatzeko. Etxarri Aranazko eskola batek haur hezkuntzako gela batera ere eraman du proiektua. Lakuntzako Luis Fuentes eskolako Lehen Hezkuntzako irakasle batek, berriz, maila horretarako egokitu eta proiektua garatu du. Saria70 lan aurkeztu dira lehiaketara, hainbat mailatan, haietatik zazpi Haur Hezkuntzan. Guztiendako saria bera dago: proiektua garatzen lagundu duten bi irakasleendako aste beteko egonaldia Kolonbiako Cartagena de Indiasen, agorrilaren 28tik irailaren 4ra arte. Han Garapenerako Hezkuntzako Praktika Onen Truke eta Prestakuntza Seminarioan parte hartuko dute.