Hasi dira udal liburutegiko lanak

Guaixe 2010eko uztailaren 15a

Arbizuko herriaren etxeko bigarren solairuak hartuko du liburutegia. Legarra-Lazkoz SL eraikuntza enpresako langileak dagoeneko hasi dira udaletxeko ganbaratxoan lanean, liburutegia izanen dena prestatzen. Libre gelditzen den espazioaren erdia hartuko du liburutegiak. Lanen truke enpresak 54.670,4 euro jasoko ditu, BEZ kanpo. Bestalde, aurki hasiko da beste lan bat: telefonia eta internet zerbitzua banda zabalean eta kable bidez eskaintzea helburu duena. Lana Montajes Eléctricos Gauss S.L. enpresak eginen du, 45.221 euroren truke, BEZ kanpo. Aipatu bi lan horiek Estatuko funtsaren bidez finantzatuko ditu Arbizuko Udalak.