Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garilan udako ludoteka eskaintza egin du Arbizuko Udalak. Hilabete guztian hiru eta hamar urte bitarteko 74 haur ari dira parte hartzen ludotekako jardueretan. Egunero biltzen dira bertan, 10:30ean. Haur txikienak, hiru eta bost urte bitartekoak, alde batetik ibiltzen dira, hiru begiraleren zaintzapean. Sei eta hamar urte bitartekoen ardura lau begiralek dute. 13:30ak iritsi bitartean hainbat ekintza izaten dituzte haurrek egiteko, beti ere, eguraldiaren arabera. Hala, astean goiz batez igerilekura joaten dira, txikienak astearteetan eta koxkorragoak ostegunetan. Halakoetan edota talderen bat herrian barna ibiltzen denetan, beti lau begirale joaten dira. Udako ludotekan lanean Maddalen Mundiñano, Iñaki Rayo, Jone Gastaminza arbizuarrak eta Olaia Martiarena, Izaskun Flores, Itsaso Berastegi eta AialaRazkin lakuntzarrak ari dira lanean. Haurren artean euskara komunikazio hizkuntza izaten ahalegintzen dira, baita guztiak guztiekin jolas daitezen ere.