Arbizun Nafarroako gazte asanbladen martxaren geldialdia

Guaixe 2010eko uztailaren 28a

Nafarroako gazte asanbladen martxa astelehenean abiatu zen Iruñetik eta herrialde guztiko geografia zeharkatuko du, larunbatean Oibarren bukatzeko. Pentsatuz, antolatuz, erabakiz eta eraikiz Nafarroako gazteria aurrera lelopean ibiliko dira gazteak. Martxa herri bakoitzean gazteek antolatu dituzten ekimenez elikatuko da. Irauten duen egun guztietan, astelehenean salbu, lau herritan geldiak eginen dituzte. Geldialdi bakoitzean harrera ekimen ezberdinak eginen dira. Arbizura gaur eguerdi an iritsiko dira. Martxako kideei harrera egin ondoren, Argi Bidea elkartean bazkaria izanen da. 18:00ak aldera Arbizu utzi eta Leitza aldera joko du martxak. Nafarroako Gazte Asanbladen Koordinakundetik jakinarazi dutenez, martxan parte hartzen dutenek gosaria, afaria eta bazkariak modu onean eskuratzeko aukera izanen dute. Horretaz gain, lo egiteko eta dutxatzeko tokiak ere ziurtatu dituzte.NAGAMartxa horren bidez Nafarroako Gazte Asanbladen Koordinadora (NAGA) bere burua ezagutzera emanen du. Koordinakunde hori duela urte eta erdi pasa sortu zen, "elkarrekin koordinatzeko behar eta nahiari jarraituz". Nafarroa luze zabaleko makina bat gazte asanbladek parte hartzen dute Koordinadoran eta "elkar ezagutzeko eta elkarri beharrezkoa dugun laguntza eta babesa eskaintzen diogu". NAGAk martxan parte hartzera hots egin du.