Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroa Garaiak irabazi du larunbatean Hendaian jokatutako 22. Zazpi Herrialdeen Arteko Torneoa. Nafarrek hiru kiroletan irabazi zuten, koxkolak biltzen, trontzan eta aizkoran. Bigarrenak sailkatu ziren sei kiroletan: ingudea jasotzen, lastoa jasotzen, harria jasotzen, txingak eramaten, zaku eramate lasterketan eta sokatiran. Orga jokoan okerren aritu ziren, seigarrenak sailkatuz. Sakandar bat aritu zen Nafarroa Garaiarekin lanean: Raul Maiza arbizuarra. Maizak Carlos Santamariarekin eta Oier Aizkorberekin hirukotea osatu zuen zaku eramatean aritzeko. Proba horretan bigarrenak izan ziren (1:32.51), Pello eta Xabi Mendiburu eta Herve Lapitz lapurtarren atzetik (1:29.71). Sailkapen orokorrean Nafarroa Garaiak 59 puntu lortu zituen, Gipuzkoak 50, Lapurdik 47, Bizkaiak 43, Zuberoak 25, Nafarroa Behereak 18 eta Arabak 17.