Cop D´Or saria Embutidos Arbizuren txistorrarendako

Guaixe 2010eko irailaren 16a

Astelehenean Parisen jaso zuten Mª Carmen Arbizuk eta Patxi Goikoetxeak 2011ko produktu gastronomiko onenaren Cop D´Or saria. Embutidos Arbizuk txistorrarekin  lortu du nabarmentzea. Gainera, Embutidos Arbizukoen txistorra da izen handiko sari hori lortzen duen lehena. Frantziarrak ez diren produktu gutxik lortu dute sari hori eskuratzea. Le Guide des Gourmands gida entzutetsu frantziarrak ematen ditu sari horiek. Argitalpen horretan artisau-elaborazioko Europa guztiko produktu onenak biltzen dira. Hura egiten Frantziako sukaldari eta kritikari onenak laguntzen dute. Gida  berrian, beraz, Embutidos Arbizuren txistorraren aipamena agertuko da.  Mª Carmen Arbizuk Beleixe Irratian (FM?107,3) esan zuenez "poz handia hartu dugu sari honekin". eta gaineratu zuen "txistorra asko gustatu" zaiela. Horren adierazle, sari banaketaren ondoren egindako dastaketan txistorra pintxoak "harrapaka" jan zituztela. Frantzian ez zuten ezagutzen txistorra eta sariak ateak zabalduko dizkie. Azkenik, gurasoek alabari eskaini diote saria.