Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oinez Basoa edo euskararen basoa errealitatea dela ospatzeko festa antolatu dute biharko Arbizun. Basoa hainbat pertsona, enpresa, erakunde eta elkarteren diru ekarpenekin sortu da. Hala, alde batetik, Nafarroako euskarazko irakaskuntzaren alde egin dute, baita klima-aldaketaren aurka nola ingurumen hobekuntzaren aldeko. Biharko ospakizunean proiektuaren bultzatzaileak izan direnek parte hartuko dute: Arbizuko Udala, Nafarroa Oinez 2009 eta 2010ko ikastoletako arduradunak eta Nafarroako Gobernua. Egitaraua11:00etan Arbizuko udaletxean bildu. Ibilaldia basoraino. 11:20an Ekitaldia: Arbizuko alkatea, bi ikastoletako arduradunak eta Nafarroako Gobernuko kontseilariaren hitzaldiak.Ondoren Auzatea.Ikasleek martxoaren lauan zuhaitzak landatu zituzten. Informazio gehiago www.nafarroaoinez.net