Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko kiroldegian ura berotzeko eguzki plakak erabiltzen dira. Horretarako ilara luze bat jarrita dago. Urritik aurrera, ordea, ez dira kiroldegian egonen diren plaka bakarrak. Beste mordo bat jarriko dituzte. Baina eguzki plaka berriek ura berotu beharrean argindarra sortuko dute, 6,6 kW zehazki. Nafarroako Gobernuaren Valer proiektuko proba-guneetako bat izanen da Arbizu. Nafarroako mendialdeko, erdialdeko eta hegoaldeko herrietan jarriko dira proba-guneak. Egitasmo horren bidez, teknologia ezberdinez egindako eguzki plakek sortzen duten argindarra neurtu nahi da. Lau eguzki plaka mota jarriko dira eta bakoitzak sortzen duen energia neurtzen duen aparailua izanen du. Probak urte bat iraunen du. Arbizuko Udalak sortutako argindar kopurua zein den erakusteko konpromisoa hartu du. Bitarte horretan sortzen den argindar guztia Arbizuko Udalak argindar enpresei salduko die. Inbertsioari dagokionez, udalak 8.000 euro aurreratu beharko ditu. Bere kabuz eguzki plaka horiek guztiak jarri izan balitu 30.000 edo 40.000 euro artean ordaindu beharko lituzke. Probaldiaren ondoren plakek kiroldegian jarraituko dute. 56 eguzki plakaFluitecniken 9 plaka, Schuco motako 20, Flexcelleko 14 plaka eta, azkenik, Star solarreko 13 plaka.