Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Joanetan bezala, dantzan, hala ibil idira aspaldian Arbizuko plazako hondakinen edukiontziak: Kale Nagusian gora eta behera, inork ez zituen parean nahi. Arbizuko Udalak, azkenik, konponbidea opatu du: edukiontziak lurpean sartzea. Plazako jolas parkearen parean lurperatu ditu lau edukiontzi, bi berde eta hori eta urdin bana. Haien gainean, zaborrak botatzeko ahoak daude. Sakanako Mankomunitateko biltzaileak pasatzen direnean plataforma batek lau edukiontziak gora igotzen ditu, ondoren kamioira pasatzeko. Josu Mendinueta alkateak jakinarazi digunez, "urtero Alde Zaharreko edukiontzi multzo bat lurperatzeko asmoa dugu".