Arbizu ezagutzera eman eta herrian lantzen den produktu bikaina txistorra, alegia, zabaltzeko asmoz antolatu zen iaz, estreinakoz, Txistorra Eguna. Asmo berarekin jarraitzen du Arbizuko Udalak, baina aurtengoan aldaketekin dator Txistorra Eguna.Fran Balda zinegotziak azaldu zuenez, krisiagatik aurrekontuak behera egin du. Hala ere, hori ez da oztopo izanen ospakizuna aurrera eramateko. Baina ez da soilik txistorrara mugatuko, eta txerria bera bihurtuko da festako protagonista. AldaketaBaldak azaldu duenez, igandeko festarekin garai batean izan ginetik gaur egun garenera erakutsi nahi da. Gure aiton-amonek egiten zituzten lanak azaldu eta herrira ekarri nahi ditugu, hura zer zen jakin dadin. Horrekin batera, zinegotziak azaldu du "arbizuarrak inplikatu nahi izan ditugu, festa herriarena izan dadin eta ez feria normal bat, udalak antolatzen duena". Alde horretatik, igandean arbizuarrei betiko jantziekin janzteko deia egin dute udaletik. ZotolaTxerriaren inguruko hainbat argibide emanen dira igandean Arbizun. Hala, eliza ondoko lorategian zotola egin da. Igandean euskal arrazako txerriak izanen dira. Animalia horiek ezagutzeko aukera bertatik bertara izanen da. Baina bada gehiago. Bajera batean, pribatuan, txerri bat hil eginen dute igandean. Baina animaliarekin egiten den ondorengo prozesu guztia jendaurrean eginen da: erre, zabaldu, zatikatu... Gainera, eliza ondoko markesinan txistorra eta odolkiak nola egiten ziren erakutsiko da. Garai bateko lan-tresnen erakusketa ere izanen da. Lanbide horiei guztiei buruzko argibideak emanen dituzten informazio panelak ere jarriko ditu Arbizuko Udalak. Bideo emanaldia eta haurrendako puzgarriak ere izanen dira. EdalontziaTxistor Eguna, Arbizu. Idatzi hori grabatuta duten edalontziak salgai egonen dira etzi. Bi euro balioko dute eta horrek nahi adina edan eta txistorra jateko aukera emanen du. Bestalde, kale nagusian salmenta postu egonen dira.II. txistorra pintxo txapelketaIgandean II. txistor pintxo lehiaketa jokatuko da. Arbizuko Udalak Sakanako 70 jatetxe eta taberna gonbidatu ditu parte hartzera. Gonbitea ere ostalaritza elkarteen bidez ere herrialde osora zabaldu dute. Parte-hartzaileek aurkeztuko dituzten pintxoek Arbizuko txistorra izan behar dute osagai nagusi. Udalak herriko lau ekoizleen txistorrak banatuko ditu horretarako. 11:30ean hasiko da lehiaketa. Aldabide elkartean haien ekoizpenak sortuko dituzte. Lehiaketan parte hartzen duten bost pintxo prestatu beharko dituzte. Haietako lau epaileek dastatuko dituzte. Goi mailako epaimahaia izanen da etzi Arbizun: Cristina Martinez, gastronomoa; Juantxo Elia, Osasunako jokalari ohia; Fernando Mari Flores, Enekorri jatetxeko sukaldaria; Aitor Zubieta, pilotaria; Fidel Ramos, Gasteizko Ikea jatetxekoa; Pilar Idoate, Iruñeko Europa jatetxekoa eta Enrike Martinez, Iruñeko Baluarte jatetxekoa. Epaia 14:00ak aldera ezagutaraziko du Arbizuko Udalak.Egitaraua10:30ean Hasiera eta merkatuaren irekiera.10:30ean Nafarroako trikitilariak. 11:00etan Aate.11:30ean Pintxo lehiaketa. 17:30ean Harri-zulatzaileak. 19:00etan Aate. 20:00etatik 23:00etara Tximeleta taldea. DatuakGutxienez 70 kilo txistorra kontsumituko dira etzi. 300 baso egonen dira salgai.