Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan abiatuko da nesken senior mailako areto futbol txapelketa. Arbizuko Aldabideko neskak 2. multzoan ariko dira, beste sei talderekin batera: Agoitz, Aurrera, Gazte Berriak, Idoia, Mendialdea, Subiza Cendea de Galar. Etxean hasiko dute liga Aldabideko neskak, bihar, larunbatean, 12:30ean Arbizuko kiroldegian, eta Antsoaingo Gazte Berriak taldea izanen dute aurkari. Ea zer moduzko hasiera ematen dioten ligari.