Langarrak gehiegi lagundu ez bazuen ere, makina bat jende bildu zen igandean Arbizuko Txistor Egunean. Txistorraren eta txerriaren inguruan egituratu zen eguna. Hala, txerriak zotolan, loditutako txerri hiltzea, haren zatikatzea eta odolarekin tripota egitea. Horiek erakutsi ziren Arbizun. Bisitariak, jakina txistorra dastatzeko aukera izan zuen, baita azokan erosketak egiteko ere. Txistorra pintxo lehiaketari dagokionez saria Arbizuko Karrika tabernak aurkeztu zuen Txalota pintxoarendako izan zen (ikus azken orrian 11 galdera). Bigarren Iruñeko Chez Evaristo tabernaren Babarrun txerriduna pintxoa izan zen. Podium Arbizuko Olatzea jatetxeko Trontza pintxoak eskuratu zuen. Azkenik, Arbizuko jubilatuen elkarteko Herrikoia pintxoak laugarren postua eskuratu zuen.