Sari berria eskolarendako

Guaixe 2010eko urriaren 25a

Orain dela gutxi Arbizuko eskola publikoak saria jaso zuen Iruñean, Nafarroako Eskola Solidarioen aurreneko topaketan. Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek antolatu zuten ekitaldia. Arbizuko eskola publikoak Palestinako Marda herriaren bizimoduan oinarrituta lan bat prestatu zuen: Maite zaitut, Marda! Lan horrek azken errekonozimendu hori eman dio eta, aurretik, Nazioarteko Kooperaziorako Garapenerako  Espainiako Agentziak eta Hezkuntza Ministerioaren aitortza. Hori ere sari moduan. Saioa Alegria, Elixabete Alegria, Maia Ginea, Saioa Jimenez eta Maia Razkin izan dira lana aurrera eraman dutenak. Azken hori ezin izan zen sari banaketan egon.