Kanpinean bisita gidatuekin hasi dira

Guaixe 2010eko azaroaren 24a

Eko-kanpinaren ezaugarriak ezagutzeko ikastetxeak Arbizura hurbiltzen hasiak dira. Hala egin zuten Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxeko DBHko 2. eta 4. mailetako ikasleak, ikastetxean lantzen den ingurumen-hezkuntzaren proiektuaz arduratzen direnak, hain zuzen. Aitor Karasatorrek eraikuntzarako metodoen gaineko azalpeak eman zizkien, bai igerilekuarenak, baita eraikinenak ere. Aitorrek instalazioen erabiltzaileei eman nahi dieten ingurumena iraunarazteko filosofiari buruz ere hitz egin zien. Ikasleak bitartean hondakinak eraikuntzan berrerabiltzeko modu aitzindaria ezagutu zuten. Eskaerak egiteko 948 461 807 telefonoa edo info@campingarbizu.com posta.