Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako eta Arbizuko Udalak Arbizuko Olatzean 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako zentroa eraikitzen ari dira. Ikasturte honetan zabaldu nahi zuten zentroa, baina diru-laguntza atzeratu da eta horrek lanen erritmoa moteltzea ekarri du. Jose Ramon Garin eta Josu Miren Mendinueta alkateek azaldu digutenez, Hezkuntza Departamentuak heldu den urteko aurrekontuan milioi bat euro ditu bost haur eskolen egitasmorako. Horien artean daude Lakuntza-Arbizukoa eta Altsasukoa. Antza beste herri batzuetan lanak aurreratuago daude eta ez dutela diru kopuru handirik beharko. Hala ere, alkateek zein diru-laguntza jasoko duten lehenbailehen jakin nahiko lukete. Horregatik, Alberto Catalan kontseilariari bilera eskatu diote eta duela ia hiru hilabete zain daude. Hezkuntza Departamentuan esan diete orain ezin dietela ezer zehaztu eta abenduaren 23tik aurrera zerbait argitzeko moduan izanen direla. Haur ludotekaOlatzeako haur eskolako lanen atzerapenak guraso batzuek halako zerbitzuaren premia dutela agerian utzi du. Gurasoak beraiek Lakuntzako Udalarekin harremanetan jarri ziren eta haur ludoteka martxan jarri dute. Udalak udaletxeko bigarren solairuan utzitako gela batek hartzen du haur ludoteka. Dozena bat haur joaten dira eta haiez Igone eta Nerea arduratzen dira.AltsasuNafarroako Gobernuak Altsasuko Udalaren Txirinbulo haur eskolaren finantziazioa laguntzeko diru-laguntza emanen du. Gaur egun 64 haur hartzen ditu Txirinbulok, bost unitateetan banatuta.