Bi anai pantailatik gertuago

Guaixe 2010eko abenduaren 14a

Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako euskarazko Bi anai film luzea amaitu du Imanol Rayo zuzendari arbizuarrak. Orain soinua jartzen eta laborategiko lana egiten ari dira, eta 2011. urte amaierarako prest edukiko dute.Egitasmoak Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuaren (INAAC) 50.000 euroko laguntza jaso du.