Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Navarra Film Commission (INAAC) erakundeak ekoizpen bidean zeuden ikus-entzunezko 57 egitasmo lagundu zituen 2010ean. Horien artean dago Imanol Rayo arbizuarraren Bi anai filma. 13 fikziozko film luze, 11 film luze dokumental eta 14 film labur lagundu ditu.Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuak baimena izapidetzeaz gain, argibidea eta aholkularitza eman zizkien. Gainera, filmaketa-behatokia abian jartzearekin batera, www.navarrafilm.com webgunean jarraipena egin zien Nafarroan egindako ikus-entzunezkoen ekoizpenei. Bi anai filma urtearen amaieran mustutzea espero da.http://bianaifilma.blogspot.com/Blogean daude Bi anai filmaren azken berriak.