Denboraldiaren balorazio positiboa egin du Spirit Racing Team taldeak

Guaixe 2011ko urtarrilaren 18a

Spirit Racing Team talde arbizuarrak 2010eko karting denboraldiaren balorazio positiboa egin du. Lortutakoen artean, ondokoak: Nafarroako txapeldunak izan dira KZ2 kategorian, Zizurko Arturo Cobos pilotuarekin; Nafarroako txapeldunak izan dira kadete kategorian, Atarrabiako Mikel Rodriguez gidariarekin; Nafarroako txapeldunordeak kimuen mailan, Donostiako Aitor Lasa gidariarekin; eta Olaberria Karting Series txapelketako txapeldunordeak hobby kategorian, Atarrabiako Ibai Rodriguezekin.Horretaz gain, garaipenak eta makina bat podium lortu ditu Arbizuko taldeak zenbait txapelketetan: Nafarroakoan, Gaztela eta Leongoan, Kataluniakoan, Aragoikoan, Castroponceko Negukoan, Masquekartingean, Olaberria Karting Seriesean eta abar. Utzubar industrialdean egoitza berriaAurtengo denboraldia prestatzen buru-belarri dabil taldea. Horrela, Spirit Racing Team taldeak Utzubar industrialdean kokatu du bere egoitza berria, baliabide hobeekin eta bere materialak puntuan hobeto jartzeko gailuekin.Taldeak Leongo Saludes de Castroponcen dagoen zirkuituan jokatuko du hurrengo txapelketa, Estatu mailan dagoen neguko txapelketa garrantzitsuena, hain zuzen.