Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan 12 orduko areto futbol txapelketa antolatu dute Arbizun. Ostiralean hasi eta larunbatean despedituko da, ilbeltzaren 29an, eta Arbizuko kiroldegian jokatuko da. Antolatzaileek diotenez sari bikainak izango dira. Talde bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeagatik. Informaziorako ondoko telefonoetara hoys egin behar da: 636 085 153 eta 656 440 731. Partida irabazten duen taldeak arbitratu beharko du.