Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bartzelonan 2011ko BCNegra jaialdia dute ilbeltzaren 31tik otsailaren 5era arte. Bertan nobela beltzaren nondik norakoak aztertzen ari dira hamaika herrialdetako adituak. Besteak beste, Bartzelona, Suedia, Alemania, Florentzia, Trieste eta Marsellako idazleak izanen dira. Denera, 50 egile baino gehiago espero dituzte Kataluniako hirian. Sei egunez, jarduerak aukeran daude: hitzaldiak, mahai-inguruak, irakurketak, zinea, erakusketak, tailerrak eta beste da izanen dira.Aurten, estreinakoz, euskal ordezkaritza izanen da bertan. Hantxe da, besteak beste, Arbizun bizi den Jon Arretxe. Jose Javier Abasolo eta Aingeru Epalza eta Asier Muniategirekin batera, euskal literatura beltza eta kriminalaren errealitate eta etorkizunaren berri plazaratuko dute. Euskal idazleen lana ikusgai egonen da Bartzelonan.