Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko Udalak herritarrei kontsumoari doako laguntza juridikoa emateko bulegoa zabalduko du. Kontsumitzaileen udal bulegoak hilaren 23an zabalduko ditu atean, udaletxean bertan, 9:00etatik 13:00etara. Iratxek, Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak kudeatuko du zerbitzua. Iratxe elkarteak kudeatzen duen zerbitzu horretan arbizuarrak etxebizitza, aseguru, banku edota aurrezki kutxa, tailerrak, zerbitzu teknikoak, merkataritza, administrazioa edo kontsumoari buruzko guztiaz aritu daitezke; galderak egin eta zalantzak argitu. Lakuntza eta ArbizuBi udalek akordioa itxi dute. Adostutakoaren arabera herri bakoitzak hilean behin hartuko du kontsumitzailearen bulegoa. Hileko azken asteazkenean izanen da beti. Esan bezala, hilaren 23an Arbizun izanen da eta martxoaren 30ean Lakuntzan. Bai lakuntzarrek bai arbizuarrek batera edo bestera joateko aukera izanen dute. Txanda eskatzeKontsumitzaileen bulegoan hartua izateko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Horretarako 012 telefonora hots egin behar da. Doakoa da eta euskaraz eska daiteke.