Euskal literatura beltza nazioartean

Guaixe 2011ko otsailaren 7a

Euskal literatura beltzak lekua egin zuen BCNegra Bartzelonako jaialdian. Zenbait herrialdetako adituek nobela beltzaren egungo egoera aztertu zuten. Besteak beste, bertan izan ziren Kataluniako, Suediako, Alemaniako, Italiako, Frantziako eta Euskal Herriko idazleak. Azken horien artean zegoen Arbizun bizi den Jon Arretxe.Euskal idazleek nobela beltzak gurean azken urteetan izan duen gorakada nabarmendu zuten. Baina denak ez ziren loreak izan; Jon Arretxeren hitzetan, "gure etxean geratzeko joera izan dugu eta ez dugu bultzatu kanpoan gure burua ezagutzera ematea". BCNegra bezalako jaialdietan parte hartzea jarraitu beharreko urratsa da.