Kataluniako rocka Arbizun

Guaixe 2011ko otsailaren 11

Arbizuko Karrika tabernan gau mugitua izanen dute biharkoa. Kontzertua eskainiko du Bartzelonako Mal trago rock taldeak. Kataluniarrek 2009an hasi zuten ibilbidea. Hasiera batean lagunak elkartzeko aitzakia zenak martxa ona hartu zuen, eta taldekideak buru-belarri murgildu ziren egitasmoan. Ibiliaren ibilian, Nafarroara iritsi dira. Datorren asteartean Iruñeko Donibane auzoko Onki xin tabernako lehiaketan parte hartuko dute. Kataluniarrek bidaia aprobetxatu nahi izan dute Nafarroan haien rock ezagutarazteko. Gaur Marcillan joko dute eta bihar Sakanan izanen dira.20 urte inguruko bost gazteek rock klasikoa egiten dute. Rosendo, Extremoduro edo Marea taldeetatik edan dute. Letra poetiko eta zentzudunen eta melodia itsaskorren bidez haien mezua zabalduko dute: Trago txarrari aurpegi ona!