Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñean Jardunaldi Generanitzetan murgilduta daude. Sexismoaren eta les-gay-trans-fobiaren aurkako zenbait gizarte eragilek eta taldek antolatu dituzte jardunaldiak. Sistema patriarkala, kapitalista eta heteronormatiboa salatzen dute, eta haien aurrean gizarte libre eta anitza aldarrikatzen dute. Helburu horrekin antolatu dituzte Jardunaldi Generanitzak. Hilabete osoan gaian murgiltzeko hainbat aukera izanen da hitzaldi, film, errezitaldi eta bestelakoekin. Haien artean dago Desira desordenatuak liburuaren aurkezpena. Egileen artean dago Juanjo Olasagarre arbizuarra. Gaur, 12:00etan aurkeztuko dute NUPen. Arbizuko idazlearekin batera, Amaia Alvarezek, Mikel Ayerbek, Ibon Egañak, Angel Errok eta Josune Muñozek parte hartuko dute liburuaren aurkezpenean. Liburutik abiatuta queertasuna eta euskal literaturaren inguruan mintzatuko dira.