7 kolore ikuskizunera

Guaixe 2011ko otsailaren 15a

Jon Arretxek 7 kolore liburuaren bertsio berria argitaratu zuen abenduan. Duela 10 urte argitaratutako testuei Cristina Fernandezen irudiak eta Francisco Ibañezen musika gehitu zizkien, arte lan osoa eginez. Musikak, literaturak eta koloreek herrialdez herrialde eta emozioz emozio darama irakurlea.Orain Jon Arretxek zuzenekoaren indarra erabili nahi izan du eta 7 kolore ikuskizuna sortu du. Beltzetik zurira, irudiak eta musika lagun, ikusleak Jon Arretxeren bidaietan murgilduko dira. Gaur 20:30ean mustuko du ikuskizuna Gasteizko Parral Tabernan.