Nafarroa 1512 arbizuarra Altsasun

Guaixe 2011ko martxoaren 4a

Jose el Chatarra rumba rock taldearen telonero izanen daArbizuko Nafarroa 1512 taldeak kontzertua eskainiko du gaur gauean Altsasuko Gaztetxean. Street punk talde berria duela gutxi izan zen Olaztiko Maisuenea Gaztetxean eta giro ederra jarri zuen. Sakandarrak entzuteko aukera berria dugu. Arbizuko taldea Tarragonako Jose el Chatarra rumba rock taldearen telonero izanen da. Jose El Chatarra-ren pasioa musika da eta hainbat taldetan parte hartu eta kolaboratu du. 2008an egitasmo berrian sartu zen: rock eta funkya flamenkoaren melodia eta erritmoekin uztartuz rumbaren ikuspegi berria eskaintzen du.