Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain, hiru hilabetez, on-line prestakuntza jarraituko dute, bai Arbizuko ekokanpinak baita beste enpresek ere. Hura despeditzerakoan ekokanpineko arduradunek marketin ''on line'' plana izanen dute ezarrita, eta merkatuan hobeto posizionatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak izanen dituzte.Arbizuko kanpineko arduradunak, aukeratuak izan diren enpresek prestakuntza plan bat (bai presentziala zein urrutikoa) jasotzeko konpromisoa hartu dute. Horrekin batera, aholkularitza eta ''coaching'' arloetan laguntza jasoko dute. Cederna-Garalurren bidez parte hartu dute programa horretan Arbizuko kanpineko kideek. Ingurumen, Landa eta Itsas Ministerioaren sostenguaren babesa duen lankidetza proiektua da.Baratza ekologikoaArbizuko ekokanpinak baratzezaintza ekologikorako hasiera ikastaroa antolatu du. Gaspar Caballero de Segoviaren metodoa da erakutsiko dena, modu errazean. Ikastaroa martxoaren 22an eta 23an izanen da. Aurreneko egunean, asteartean, 15:30etik 20:00etara saio teorikoa izanen da. Asteazkenean, berriz, saio praktikoa hartuko du ekokanpinak 9:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara. Interesatuek 948 461 807 telefonora hots egin beharko dute. 85 euro ordaindu beharko dira.