Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cederna-Garralurrek antolatu du ikastaroa, Hurbildu IKTetara programaren barruan. Emakumeei eta 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaro pare bat antolatu dira, herriaren etxean eman direnak. Otsailaren 21ean hasi ziren ordenagailu aurrean jartzen. Aurreko urteetan bi asteko ikastaroak egin izan badira, aurten hiru astez egon dira urdiaindarrak informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) trebatzen. Ikastaroan ofimatika (Windows paketea), Interneten nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasi dute. Garalurretik jakinarazi digutenez urdiaindarrek gustura parte hartu dute ikastaroan. Gainera, oso ongi baloratu dute ikastaroak herrian bertan egitea. Garalurretik azaldu digutenez, udalaren laguntza ezinbestekoa izan da eskaintzak aurrera egiteko.