Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean master mailako tropelak lasterketa izan zuen igandean Tafallan, VI. Tafallako Hiria Saria, 100 km-ko proba. Inelecma Club Deportivo taldeko Carlos Palacios izan zen azkarrena (2:18:45). Bigarrena Aralar Txirrindularitza Taldeko Iraitz Goñi arbizuarra izan zen, 30 segundora (2:19:15). Bestalde, larunbatean Aralar Txirrindularitza Taldeko jubenilek Euskal Herriko Trofeoko lasterketa batean parte hartu zuten, Gasteizen. Aralar taldeko Lander Auza irurtzundarra ihesaldi nagusian sartu zen, baina azkenean tropelak ihes egindakoak harrapatu zituen.