Etzi aurkeztuko dute KORRIKA kulturala

Guaixe 2011ko martxoaren 25a

Igande eguerdian jarri du hitzordua Arbizuko KORRIKA batzordeak. Euskararen aldeko herri lasterketaren aurretik eginen diren kultura jardueren berri emanen dute. 12:00etatik 14:00etara, plazan, haurrendako puzgarriak izanen dira. 13:00etan, ekitaldia, izanen da. Hasteko KORRIKAren bideoa ikusteko aukera izanen da. Ondoren herri lasterketa Arbizutik zein ordutan pasako den eta giroa berotzeko zer antolatu den azalduko dute. Segituan, Arbizuko txistularien doinura dantzatuko dute herriko txikiek. Despeditzeko, bildutako guztiendako aatea izanen da.