Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Fernando Urkia kalearen iparraldea berrituko da heldu den urtean. Hau da, eliza, haurren jolas parkea eta markesina hartzen dituen inguru hori guztia. Udalak maiatzaren 31rako aurkeztu behar dio lanaren memoria Nafarroako Gobernuari, lanek haren diru-laguntza jasoko baitute. Inguru hori nolakoa den zehazteko arkitektoak bi proposamen prestatu ditu. Astelehenean horren inguruko batzarra egin zen. Erabakia astearterako hartuko du udalak. Hala ere, interesatuak udaletik pasa daitezke eta bi proposamenak ikusi eta ekarpenak egiteko aukera izanen dute.