Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuaren web orriko kontratazio atarian aste honetan publikatu da Lakuntzako eta Arbizuko udalen oharra: haur eskolako irakasleak kontratatzeko epea zabaldu berri dela. Josu Mendinueta Arbizuko alkateak jakinarazi digunez, "lehen urtean edo bitan langileak beraiek izanen dira kontratazioari buruzko guztian arduradunak. Gainontzekoa, horniketa, garbiketa eta bestelakoak udalen bizkar izanen dira". Mendinuetak azaldu digunez, bi udalek agrupazio bat sortuko dute eta haren bidez haur eskola kudeatuko dute, kudeaketa zuzena. Baina Arbizuko alkateak esan digunez, "tramite guztiak egitea luzatu eginen da eta haur eskola martxan jartzeko bide hau egoki jo dugu". Bestalde, Mendinuetak azaldu digu bi udalak haur eskolari zein izen eman pentsatzen ari direla. Herritarren batek ideiaren bat izanez gero apirilean zehar udalean jakinaraztea eskertu du.