Elkartasun akordeak Arbizutik Palestinara

Guaixe 2011ko apirilaren 7a

Apirilaren 9an, larunbatean, 20:00etan, Arbizuko kiroldegian.Askapena euskal erakunde internazionalistak Palestinako herriaren aldeko elkartasun kontzertua antolatu du. Palestinarekin lotura berezia duen herriak hartuko du jaialdia, Arbizuk. Euskal Herriko, Kataluniako eta Italiako zazpi talde indartsuk parte hartuko dute elkartasun kontzertuan. Palestinar herriak bizi duen egoera gordinari mikrofono eta anplifikadoreekin eginen diote aurre. Denuntzia mezu eta akordeen uhinak Mediterraneo itsasoaren ekialderaino iritsiko dira.Euskal Herritik...Arbizuko kiroldegia Euskal Herriko, Kataluniako eta Europako talde iraultzaileen bilgune izanen da bihar. Euskal musikak zenbait ordezkari izanen ditu.Hilabeteetako isiltasunaren ondoren, Arrasateko Des-kontrol taldea oholtza gainera itzuliko da. Arrasateko taldeak 70eko Oi! musika eta 80-90eko streetpunka edan du. Hortik abiatuta, ibilbide propioa egin eta oihartzun ederra lortu du.Estricalla talde euskal-kantabriarrak hard core talde ezagunetako kideen (Kloakao, Kuraia...). 2009an sortu zen eta aurkezpen lanean kolaboratzaile ezagunekin. Martxoan atera zuten azken lana hardcorea punk rock ukituekin bustita. Hura ezagutzeko aukera izanen da Arbizun. ... munduraLa Maquina taldeak musika iraultzailea ekarriko du Sakanara. "Ez gara makinak, edo bai, musika borrokalaria egiteko makinak, makina gizatiarrak" diote. Italiako eta Kataluniako musikariek osatzen dute taldea. Musika banda baino gehiago, nazioarteko egitasmoa dela diote. Horrela, estilo nahasketa eta hainbat hizkuntza darabilte. Energiaz beteta, La Maquina martxan jarri da. Munduko bira Arbizura iritsiko da.Veneziatik zuzenean Talco talde konprometitu eta antifaszista dator. Sorreran ska taldea zenak berezko soinua osatu du. Mano Negraren chanka herentzia, punk, ska eta Italiako autore abestiekin uztartu dute. Bihar, bigarren diskoa, La Cretina Commedia aurkeztuko dute Arbizun. Zuzeneko paregabea iragarri dute. No Relax talde italiar-espainiarra BDP eta Ska-p taldeko bi kidek sortu zuten 2003an. Punk-rocka zenbait estilorekin nahastu dute: reggae, clash, street punka, oi! hardcore eta besterekin. Zenbait diskok eta nazioarteko bira arrakastatsuek mundu osora zabaldu dute haien musika. 2010ean azken diskoa grabatu zuten, Animal libre. Talde alaiak bere alde sakonena erakutsi du.SakandarrakSakandarrek ere lekua egin dute elkartasun jaialdian. Oholtza gainera igoko dira Stupenda Jones eta Hesian taldeak. Stupenda Jones taldeak Nafarroaren eta Arabaren arteko mugako rock arrakastatsua eskainiko du. Olaztiarrek 2004an argitaratu zuten lehen diskoa. Eguzki lorea abestia, esaterako, oso ezaguna egin zen. Zazpi urte geroago, lanerako gogotsu jarraitzen dute. 2010ean argitaratutako Hiru diskoaren aurkezpen biran daude.Hesian taldeak 2006an eman zituen lehen urratsak. Punk-rocka, hardcore melodikoa eta ska uztartzen dute. Taldearen berezitasun nagusia emakume ahots goxoaren eta Franen ahotsaren arteko uztarketa berezia da. Bi abeslariek mezu aldarrikatzaileak zabaldu dituzte Euskal Herrian eta atzerrian. Iaz argitaratu zuten azken diskoa, Borrokatu eta irabazi. Bertako abestiak zabalduko dituzte Arbizun.TaldeakHesian, Estricalla, Des-kontrol, Talco, La Maquina, No Relax, Stupenda JonesSarrerakBertan: 15 euro. Aurretik: 13 euro.