Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Ohorezko Mailako finalak jokatu dira Bartzelonan. Eskuzko buruz burukoan, aurten Oberena klubean dabilen Ezkurdia arbizuarrak txapela eskuratu zuen, Almerian dabilen Onsalo nafarrari 18-7 irabazi eta gero. Arbizuarra jaun eta jabe izan zen eta poztasun handia eman zion Oberena klubari.Zizurko lau t´erdia. Asteburuan Zizurko lau t´erdiko finalerdiak jokatu dira. Sakandarren emaitzak: Aurrebenjaminak:Azpiroz (Irurtzun) 16 - Ariztia (Txaruta) 4Benjaminak:Igoa (Aldabide) 16 - Mendibe (Ardoi) 10Kimuak:Mata (Oberena) 16 - Olaetxea (Aldabide) 15Gazteak:Otamendi (Pilotajauku) 18 - Inda (Txaruta) 9Jaunarena (Aurrera) 18 - Murgiondo (Aldabide) 8Pilota emaitzak. Atzo Eibarko Astelenako jaialdia ixten zuen partidan, Ongay eta Larrinaga 7 tantotan utzi zituzten Jaunarenak eta Ceciliok. Bestalde, Donostiako Antiguoko pilotalekuan jokatzen ari den Noticias de Gipuzkoa lau t´erdiko torneoan, 22 urtez azpikoan Lukinek 22-17 hartu zuen menpean Urbieta II.a. Eta bukatzeko, aipatzekoa da GRAVN txapelketan asteburu honetan atsedenaldia zuela Nafarroak.