Lizarragatarrak, brontzezkoak

Guaixe 2011ko apirilaren 6a

Granadako Abolotek Espainiako Borroka Olinpikoko junior eta haur mailako txapelketak hartu zituen berriki. Nafarroako delegaziotik junior mailako sei borrokalari eta haur mailako bost joan ziren, guztiak Burlatako Borroka Klubekoak. Guztira nafarrek 6 domina lortu zituzten, eta kluben arteko txapelketan junior mailako emakumezkoetan Burlatako taldea hirugarrena izan zen. Emakumeen Borrokako junior mailan Yasmina Lizarraga arbizuarrak brontzezko domina jaso zuen 44 kilotan, eta bere ahizpa Sara Lizarragak brontzezko domina jaso zuen 51 kilotan.