Jesus Mari Mendinuetari Parot doktrina ezarri diote

Guaixe 2011ko apirilaren 6a

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi du Jesus Mari Mendinueta, Poxtiña, preso arbizuarrari Parot doktrina aplikatu diotela. "Kolpea berarendako, familiarendako eta bere etorreraren zain geundenendako". AAMk azaldu duenez, "injustizia horri aurre egiteko borroka, salaketa, eskutitzak eta maitasuna dira gure tresnak". AAM jakinarazi duenez "20 urte kartzelan pasa ondoren, maiatzaren 4an ateratzekoa zen, zigor guztia beteta. Baina Espainiako Gobernuak 2021ean aterako dela komunikatu dio". AAMk salatu du estatuak "legeak eta doktrinak estrategien arabera jarri eta kentzen" joan dela eta haien ondorioak preso asko sufritzen ari direla. AAMtik salatu dute Euskal Herrian zabaldu den aldi berriaren aurrean estatuak "errepresioaren hizkuntza" erabiltzen duela. AAMk adierazi du ez daudela "lege horien ondorioak onartzeko prest eta are gutxiago besoak gurutzaturik geratuko ez garela".