Arbizu Palestinako herriarekiko elkartasunaren lekuko

Guaixe 2011ko apirilaren 13a

Euskal Herriak eta Palestinak bat egin zuten larunbatean, Arbizun antolatutako elkartasun kontzertu internazionalistan. Arratsaldeko lehen orduetatik Arbizuko karriketan elkartasun giroa iragarri zitekeen; palestinar ikurrak nonahi zeuden. Arratsaldeko 20:00etan hasi zen kontzertu internazionalista Burundako Stupenda Jones taldearekin. Estricalla taldeak eta La Maquina taldeek lehertu zuten elkartasun festa. Palestinaren aldeko aldarriak aurrera jarraitu zuen Veneziako Talco taldearekin. Des-kontrol, No Relax eta Sakanako Hesian taldeek eman zioten amaiera Palestinarekiko elkartasun jaialdiari. Musika Palestinaren aldeko mezuekin tartekatu zen. Askapena taldeko Unai Vazquezek esker hitzak izan zituen gau internazionalista posible egin duten guztiendako. Gogoan izan zituen Palestinaren eta Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokan ari diren guztiak.