Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 30ean jokatuko da, larunbatarekin, 16:00etan. Nafarroako Duatloi Txapelketarako baliagarria da eta izena ematea zabalik dago apirilaren 28ra arteArbizuko udalak Arbizuko XVI. Duatloia antolatu du hurrengo astebururako, hau da, apirilaren 30erako, larunbatarekin, 16:00etik aurrera. Babeslea Nafarroako Kirol Institutua da, baina Arbizuko Udalak Sakanako Triatloi Taldearen, Nafarroako Triatloi Federazioaren eta herritarren laguntza izan du. Ekitaldia astelehenean aurkeztu zuten Arbizuko kirol zinegotzi Gorka Iriartek, antolaketako kide Irune Gineak eta Mankomunitateko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak. XVI. edizioa bete du Arbizuko probak eta Nafarroan proba dekanoa da, leku inportantea egin du egutegian. Arbizuko proba Nafarroako Duatloi Txapelketarako baliagarria da, eta, horretaz gain, Vasco-Navarro zirkuituan sartua dago.Duatloia antolatzearekin hainbat helburu lortu nahi dira. Batetik, Arbizu herria eta ingurunea ezagutarazi. Bestetik, partaidetasuna bulkatu, izan ere Euskal Herri guztiko jendea, eta kanpokoa, hau da, Aragoi eta Errioxakoa hurbiltzen baita. Euskararen aldeko jarrera du probak, karteletan, ahozko megafonian eta euskarrietan euskararen presentzia nabarmena delako, eta, jakina, kalitateko duatloia antolatu nahi da. "Elkarlanean antolatutako proba da. Sakana Triatloi taldekoak, arbizuarrak, udaleko jendeak, Arbizuko elkarteak... denek laguntzen dute" nabarmendu zuen Gerrikagoitiak. Boxak Kale Nagusian eta no draftingIazko berrikuntzak ongi hartu zituzten duatletek, eta boxak Kale Nagusian egonen dira. "Toki gehiago egoteaz gain, ikusleek trantsizioak gertuagotik ikusteko aukera izan zuten, asko eskertu zutena" nabarmendu zuten antolatzaileek. Horrela, inskripzioa 250 pertsonara zabaldu dute antolatzaileek. Udaletxetik Eskoletara arteko eremua hesituko dute espaloiak libre utziz. Eskola pareko espaloia duatletendako izango da, bertatik boxetara sartzeko, eta beste espaloia zabalik egonen da ikusleendako. Horrela, zaleek duatletek boxetan egiten dituzten trantsizioak gertutik ikusteko aukera izango dute.Bestalde, eta iazko berrikuntzari jarraiki, aurten ere txirrindula proban duatletek ezingo dute aurreko edo ondokoaren gurpilari lotuta joan. Hau da, ezin da draftinga egin. Horrela, arbitroek txirrindula ibilbidea kontrolatuko dute. Aurrean doan txirrindularia 7-10 metrora izan beharko dute parte-hartzaileek, eta alboan dutena gutxienez metro batera. Distantziak betetzen ez dituztenak 2 minutuko zigorra jasoko dute. Horretarako bi zigor eremu gune jarri dituzte ibilbidean eta araudia betetzen ez duenak bertan geldirik eman beharko ditu bi minutuak. Iaz duatletek begi onez hartu zuten erabakia. Ibilbidea: 8 km-32 km-4 kmApirilaren 30ean, 16:00etan abiatuko da Arbizuko XVI. Duatloia. Irteera plaza parean izanen da, eta hortik gora eginen dute korrika, Lizarraranzko bidean. Herrian barna 4 kilometroko zirkuitu bat prestatu dute, eta hasieran zirkuitu horri bi buelta eman beharko zaizkio korrika, 8 kilometro eginez. Ondoren, boxetan bizikleta hartu eta 32 kilometro eginen dituzte, Kale Nagusitik abiatu, Lizarragako Katera igo eta Etxarritik barna Arbizura heltzeko lana bitan eginez. Bukatzeko, txirrindula boxetan utzi eta herriko zirkuituari buelta bat emanen diote korrikan, 4 kilometro eginez. Helmuga eskolen parean egonen da. Proba polita da, baina gogorra, tartean Lizarragako Katea baitago. Haizeak, bereziki hegoak jotzen badu are gogorragoa da proba. Proba osatzeko 2 ordu eta 5 minutuko denbora izango dute duatletek.Bizikletaren eremua jokatzen den bitartean ez da trafikoa moztuko. Hau da, lasterketa irekia da, baina Foruzainak lasterketa zainduko dute, arazorik ez izateko. Bertatik pasako diren ibilgailuei tentuz ibiltzeko deia egin zitzaien antolakuntzatik. Inskripzioa www.navarratriatlon.com-enIzena ematea zabalik dago apirilaren 28ra arte, www.navarratriatlon.com web gunean. Federatuek 24 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabekoek 30. Momentuz 48 daude izena emanda, baina parte hartze handia espero da. Iaz 169 duatleta aritu ziren, eta azkarrenak Mikel Otaegi eta Radka Vodickova izan ziren. Jakina, Sakana Triatloi taldeko kideak eta beste taldeetan edo independiente modura ariko diren sakandarrak ez dira faltako, 10-15 sakandar inguru. Iaz Igor Flores izan zen azkarrena.Dortsalen banaketa Arbizuko eskoletan eginen da, larunbatean, 12:00etatik 13:45era. Boxak 15:00etan zabalduko dira, eta epaileek orduan ere hasiko dute materialen kontrola trantsizio gunean, parte-hartzaile guztiek pasa beharko dutena, 15:45 bitartean. Arbizuko kiroldegia ere zabalik egonen da, aldagela eta dutxa zerbitzuekin. Duatletek ur hornidura izango dute Lizarragako katean eta proba bukatzerakoan. Proba bukatuta, 19:00etan eginen da sari banaketa eginen da Arbizuko plazan, eta ondoren, auzatea izanen da Aldabide elkartean. Probako antolakuntza lanetan ia 50 pertsona ariko dira. Sariak eta zozketakArbizuko duatloiak sari ederrak izango ditu. Lehenengo gizonak eta emakumeak 200 euro eta txapela jasoko dituzte, bigarrenek 150 euro eta garaikurra eta hirugarrenek 100 euro eta garaikurra. Horretaz gain, 23 urtez azpiko, junior mailako eta beterano mailako lehen gizon eta emakumeek 100 euro eta garaikurra jasoko dituzte. Talde onenak 100 euro eta garaikurra emanen du etxera. Horretaz gain parte-hartzaile guztiek kamiseta, Arbizuko gazta eta bertako txistorra jasoko dute oroigarri. Gainera, Razesak emandako bizikleta koadro eder bat zozketatuko da Arbizuko duatloiko azken hiru edizioetan aritu diren duatleten artean, euren fideltasuna eskertzeko. Horretaz gain, Razesa etxeko txirrindularako 10 ekipazio zozketatuko dira duatleta guztien artean, txuletak, eta afari eder bat Arbizuko Baxerri jatetxean. Informazioawww.sakana-mank.comwww.navarratriatlon.comAltsasuko duatloirako izena ematea zabalikMaiatzaren 7an jokatuko da Altsasuko II. Duatloia, arratsaldez. Aldi berean Nafarroako Txapelketa izanen da, sprint distantzian. Bertan izena emateko eta informaziorako www.navarratriatlon.com web gunera jo daiteke.