Amatrain eta Casares jaun eta jabe Arbizuko duatloian

Guaixe 2011ko maiatzaren 1a

Sakandarrak Arbizuko XVI. Duatloian1.Raul Amatriain (Lagunak): 1:38:2010.Javier Borrega (Sakana T.T.): 1:46:0011.Alberto Martinez (Eibar. T. T.): 1:46:1813.Igor Flores (Lagunak): 1:46:5315.Jokin Lazkoz (Sakana T.T.): 1:47:4223.Juan Luis Maiza (Sakana T.T.): 1:50:2132. Jose Ignazio Mikeo (Hiruki): 1:53:5539.Mikel Lakuntza (Sakana T.T.): 1:55:1940.Fidel Jimenez (Sakana T.T.): 1:55:5353.Aritz Munarriz: 1:59:1162.Juantxo Azurmendi (Sakana T.T.): 2:00:4367.Fernando Igoa: 2:01:2079.Alberto Martinez (Sakana T.T.): 2:05:07*Joxi Lazkoz, Francisco Jose Codon eta Isidro Asurabarrena erretiratu egin ziren. 140 duatletek hartu zuten parte Arbizuko Udalak antolatutako Arbizuko XVI. Duatloian. Arbizun barna antolatutako zirkuituari bi buelta eman zizkioten korrika lehenik eta behin, 8 km eginez, eta segidan bizikleta hartu eta 32 km osatu zituzten, Lizarragako katea bitan igoz. Bukatzeko, bizikleta utzi eta zirkuituari korrika buelta bat emanez bukatu zen proba, 4 km eta gero. Arbizuko proba Nafarroako Duatloi Txapelketarako baliagarria izateaz gain, Vasco-Navarro zirkuituan sartua dago, eta aldi berean Nafarroako Distantzia Motzeko Txapelketa izan zen.18 graduko tenperaturarekin, laino artean eguzkia ikus zitekeen tarteka. Eguraldi aproposa, beraz, Arbizuko probari ekiteko. Proba hasi eta berehala sekulako abantaila hartu zuen Lagunak Saltoki taldeko Raul Amatriain nafarrak, proba guztian barna ongi dosifikatu zuena, eta bera izan zen probako jaun eta jabe, helmugara bakarrik helduaz (1:38:20). Jakina denez, atletismoan txukunago moldatzen da Amatriain, eta bizikleta tartean okerrago ibiliko zela espero zen, baina horretan ere hobetu du nafarrak, Arbizun garaipen borobila lortuaz. Minutu bat eta 40 segundoko aldea atera zion Antxintxika taldeko Ander Agirre gipuzkoarrari (1:39:60). Trigoi taldeko Luis Mari Urizar izan zen hirugarrena (1:40:06). Emakumezkoetan ekainean 40 urte beteko dituen Ana Casaresek (AC Triatlon) ez zuen areriorik izan eta azkarrena izan zen (1:57:50), Trigoi taldeko Leire Etxezarreta (1:59:35) eta Lagunak taldeko Saioa Oliteren aurretik (2:03:01). Amatriain eta Casares izan ziren Nafarroako Distantzia Motzeko txapeldunak.ZaparradaAipatzekoa da probako lehen zatia eta gero, hain justu duatletek bizikleta hartu zutenean, zerua estali eta zaparrada bota zuela. Horren ondorioz, sei bat duatleta lurrera erori ziren Lizarragako lehen igoera egin ondoren Arbizura sartzerakoan, bihurgunean, hain justu breatik zementura pasatzen den unean. Zorionez inork ez zuen min handirik hartu. Txirrindulako tartean haizea kontra izan zuten duatletek eta horrek ere are gehiago gogortu zuen proba. Ondorioz, irteera hartu zuten 140 duatletetatik 113 iritsi ziren helmugara.Lehen sakandarra Sakana Triatloi Taldeko Javier Borrega altsasuarra izan zen, lan bikaina egin eta helmugan 10.a izan eta gero (1:46:00). Eibar Triatloi Taldean dabilen Alberto Martinez Trinidad txirrindulari ohi lakuntzarra bigarren sakandarra izan zen, helmugan 11.a izan eta gero (1:46:18). Eta hirugarren sakandarra Lagunak taldeko Igor Flores txirrindulari ohi urdiaindarra, helmugan 13.a izan zena (1:46:53).Arbizun bildu ziren zaleek sekulako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Boxak Kale Nagusian zeudenez eta duatleten trantsizioak gertutik ikus zitekeenez, duatletek zituzten ekipazioak eta bizikletak ere hizpide ziren. "Begira ze gurpilak, ze koadroak... sekulako katxarroak daude" entzuten zen han-hemenka.Guztia ongi ateratzeko ia 50 bat arbizuar boluntario aritu ziren lanean. Bihurgunetan, motorrekin, hesiekin, auzatea prestatzen... mota guztietako lanak egin zituzten. Bukaeran, guztiak kontentu, lasterketa bikain joan zelako. "Balorazioa oso positiboa da eta laguntza asko jaso dugula azpimarratu behar da" zioen Mankomunitateko kide eta Arbizuko bizilagun Amaia Gerrikagoitiak. Probaren epaiketa lanak Nafarroako Triatloi Federazioak egin zituen.SariakLehenengo gizonak eta emakumeak 200 euro eta txapela jaso zituzten, bigarrenek 150 euro eta garaikurra eta hirugarrenek 100 euro eta garaikurra. 23 urtez azpiko onenak, Marcos Bernaolak, junior mailako onenak, Iñigo Sagardoyk, eta beterano mailako lehen gizon eta emakumeek, Luis Mari Urizarrek eta Ana Casaresek, 100 euro eta garaikurra jaso zituzten. Talde onenak, Lagunak Saltokik, 100 euro eta garaikurra eman zituen etxera.  Horretaz gain parte-hartzaile guztiek kamiseta, Arbizuko gazta eta bertako txistorra jaso zituzten oroigarri. Gainera, Razesak emandako bizikleta koadro eder bat zozketatu zen, eta Razesa etxeko txirrindularako 10 ekipazio, txuletak, eta afari eder bat Arbizuko Baxerri jatetxean.Informazioa eta sailkapenawww.navarratriatlon.com