Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean Arbizuko Loinaz kaleko tailerra bisitatu genuen. Bertan aurkitu genuen Miren Ustarroz harria lantzen. Ez da lan berria uhartearrarendako. Oroitarri eta hilarri ereduz beteta du biltegia. Badira urte batzuk eskulturaren aldeko apustua egin zuela. Aurten, apustua indartu, eta tailerra mustu du. Harbizi izena eman dio tailerrari. Lantokiak egitasmo berriak lantzeko aukera emanen dio. Hilarriak eta oroitarriakMiren Ustarrozek bi produktu nagusi egin ditu orain arte, hilarriak eta trofeo edo oroitarriak (plakak, kopak...). Biek ezaugarri komuna dute: produktu esklusiboak dira.Uharte Arakilgo artistak garrantzia ematen dio zentzuzko eskulturak egiteari. "Gertaeraren edo omenduaren nortasuna ulertzen saiatzen naiz. Zer azpimarratu behar da? Nola enfokatu? Batzuetan ez da erraza" dio. IkastaroakUhartearrak hirugarren egitasmo bat zuen buruan: harginen lana zabaltzea nahi zuen. "Bat baino gehiago etorri zait harria lantzen ikasi nahi zuela esaten, baina ez nuen irakasteko leku egokirik. Tailer berrian aukera hori dut" azaldu digu. Badu esperientzia hezkuntzan eta gustuko du. "Potentzial handiko jendea aurkitzen duzu" dio. Ekainean oinarrizko ikastaroa antolatzea aztertzen ari da eta irailetik aurrera eskaintza zabalduko du. Harriz inguratutako bailaran bizi gara. Sakandarrak haiek lantzera animatzen ditu.Hargin gazteaHarginak desagertzen ari diren garaian, Miren Ustarrozek lanbide horren aldeko apustua egin du. Hustutze edo gehitze tekniken bidez harriak lantzea gustuko du. Uhartearrak Arte eta Ofizio eskolan hasi zuen ibilbidea. Ondoren, eskultura tekniketan jantzi zen. Beka baten bidez, Florentzian hezteko aukera izan zuen. Ikasketa prozesua Arte Ederrekin borobildu zuen. Karrera amaitzerako hilarriak lantzen hasi zen. Harbizi tailerra ateak zabalikApiriletik Miren Ustarrozek Arbizuko Loinaz kalean du tailerra (kiroldegiaren aldeko autobus geltokiaren atzean). Maiatzaren 6an, ostiralean, 19:30ean lantoki berria mustuko du.