Plaza berriro loretuko da

Guaixe 2011ko maiatzaren 6a

Bigarren urtez jarraian Arbizuko Udalak lore eta landare azoka antolatu du. Igandean plazan hamar bat postu jarriko dira. Balkoiak eta etxeak edertzeko lore eskaintza zabala eskuratzeko aukera izanen dute handik pasatzen direnak. Ohiko landare apaingarriekin batera, loreekin perfumeak egiten dituen postu bat, kaktus bereziak saltzen dituena edota Kataluniatik etorri eta sasiekin loreak egiten dituen beste postu bat ere izanen da Arbizun. Igandean, 10:00etatik aurrera izanen da II. lore eta landare azoka bisitatzeko aukera. Eguraldiak lagunduko ez balu frontoian eginen litzateke.