Olasagarre 4. Erlea aldizkarian

Guaixe 2011ko maiatzaren 9a

Euskaltzaindiak Erlea kultura aldizkariaren 4. alea argitaratu zuen joan zen astean. Aldizkariaren zuzendari Bernardo Atxaga eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, "Erlea aldizkaria foro irekia da, euskal literatura ez ezik, beste munduko literaturak ere euskararen bidez ezagutu nahi duenarentzat". Azken aldean Afrikako literaturaren hizkuntzaren inguruan hausnartu dute. Zenbait idazlek landu dute gaia. Horrez gain, Afrikari buruzko artikuluak daude. Besteak beste, Juajo Olasagarre arbizuarrak idatzi du Afrikaz. Arbizuko idazleak lehen eskutik ezagutzen du kontinente beltza. Hegoafrikan egonaldia egin ondoren, 1998an Mandelaren Afrika idatzi zuen.