Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, bigarrenez, Arbizuko plazak lore eta landare azoka hartu zuen. Hamar posturen eskaintzak jendea poliki erakarri zuen goiz guztian zehar. Balkoi eta leihoak edertzeko erosketak egiteko aukera baliatu zuen hainbatek.Bestalde, larunbatean, San Isidro eguna dela eta arbizuarrak plazan bilduko dira, auzatean. Ondoren, ohi denez, afariak izanen dira.