Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frantziako Brivek Pilotako V. Munduko Kopa hartu du. Eskuz banakakoan, Joseba Ezkurdia arbizuarra Tony Huarte estatubatuarrari gailendu zitzaion finalerdian, Espainia eskuz banakako finalera sailkatuz. Final handian Mexikoko Momo Medinari irabazi zion Espainia ordezkatzen zuen Unai Onsalok. Espainiak urrezko hiru domina eta zilarrezko domina bat lortu ditu Briveko Pilotako V. Munduko Kopan, eta eskuzko modalitatean jaun eta jabe izan da.