Arbizu sanjuanetarako prestatzen

Guaixe 2011ko maiatzaren 18a

Arbizuko Udalak 2011ko San Juan festetarako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketan edonork har dezake parte. 200 euro daude jokoan. Lehiara aurkezten diren kartelek ezaugarri hauek izanen dituzte: San Juanak Arbizu 2011 izenburua eta A 3 (29,7 x 42,2) neurria izanen dute eta euskarri gogorra edo paperean eginen dira. Ahal izanez gero formatu digitalean ere aurkeztuko dira. Teknikoa librea da. Kartelak kartazal itxian aurkeztuko dira eta azalean bakar-bakarrik lema edo goitizena jarriko da. Kartazal horren barruan, beste sobre itxi batean, egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, telefonoa, helbidea, adina eta NAN kopia). Lanak aurkezteko epea irekita dago ekainaren 3ko 14:00ak arte. Kartelak Arbizuko udaletxera eraman behar dira.Sari-banaketa ekainaren 24an eginen da.